ETGZ I

Archive for the ‘uncategorized’ Category

Gaindegia elkartearen gunea: EH osoko gizarte eta ekonomia arloko datuak eta hausnarketak.

Posted by xabier on urria 29, 2007

Euskal Herriaren gizarte eta ekonomia arloko datuak batu eta aztertzen dituen elkartea duzue Gaindegia. Euskal Herriko egoera sozioekonomikoa ezagutu, euskal eragileen eskura jarri eta, herrigintza helburu, hausnarketa sustatzea hartu dute zeregintzat bertako partaideek. Hainbat datu, artikulu, txosten eta hausnarketa baliagarri aurkituko duzue Gaindegiaren webgunean, bai eta Euskal Herriko hainbat arlotako datu estatistikoak biltzen eta denon eskura jartzen duten beste gune batzuetarako estekak, hala nola Aztiker enpresarekin batera osaturiko Datu Talaia edo Aztikerrek berak Soziolinguistika Klusterrarekin batera osaturiko EDB – Euskararen Datu Basea.

 

Advertisements

Posted in uncategorized | Leave a Comment »

Gune interesgarria: Soziolinguistika Klusterra.

Posted by xabier on Iraila 26, 2007

Gune honetako “ET materialak” orrian zenbait webgune interesgarritarako loturak dauzkazue. Beste lotura bat erantsi dut, gure arlorako hainbat irakurgai, datu eta baliabide on dituena: Soziolinguistikako Klusterraren gunea. Bertan aurkituko duzue antolakunde honen inguruko informazio nagusia, eta baita parte hartu nahi duen edonorentzat informazio baliagarria ere.

Posted in uncategorized | Leave a Comment »

Aldizkari interesgarri batzuk.

Posted by xabier on Iraila 26, 2007

Ikastaro hauetan zehar zenbait euskal aldizkariren artikuluak irakurri eta aztertu ditugu eskolan, bai edukiagatik eta bai euskara aldetik eredu ona eskaintzeagatik, hala nola Jakin, Argia, Berria, Nabarra, Uztaro, bai eta Sustatu.com interneteko albistegi idatzia eta Erabili.com guneko albistegi bilduma. Horiek bezain entzunak ez diren beste biren irakurgaiak ekarri ditugu azken aldion eskolara: Administrazioa Euskaraz eta Gaztezulo (bakoitza tankera batekoa, hori bai): Post osoa irakurri »

Posted in uncategorized | Leave a Comment »

Webgune bikain bat

Posted by xabier on maiatza 30, 2007

Gauza asko da, era batera, Ordiziako Jakintza ikastolako ikasle-irakasleek sortu eta garatzen duten euskaljakintza.blogsome.com gunea: euskara hobetzeko lagungarri diren beste hainbat gune eta materialetarako abiapuntu bikaina duzue, bai eta gaurkotasuna duten zenbait gairen berri jasotzeko bloga, edo interneteko baliabide berriak (Web 2.0 baliabide deiturikoak bereziki) ezagutu eta baliatzen ikasteko argibide iturri. Eskertzekoa eta eredutzat hartzekoa da, gainera, ikasle-irakasleok egiten duten bilketa eta garapen lana denontzat zabal-zabalik jartzea sarean. Edublogen arloko sari bat ere jasoak dira orain dela gutxi: zalantzarik gabe, ondo merezia. Dena den, onena zuek bisitatzea eta ikustea duzue.

Posted in uncategorized | Leave a Comment »

Hiru artikulu.

Posted by xabier on maiatza 16, 2007

Euskara idatziaren eredu ona eskaintzeagatik eta gaiaren interesagatik eskolara ekarri ditugun azken hiru artikuluak dira ondokoak: Gotzon Garateren Euskararen Egoera Aztertzen artikulua (GARAn argitaratua, baina erabili.com Azpeitiko Euskara Patronatuaren gunean aurkituko duzue errazen, Gotzon Garaterek euskararen gainean idatzitako beste artikulu interesgarri batzuetarako loturekin batera). Artikulu honetan euskara hedatzea zailtzen duten gaitzak beraren iritziz zeintzuk diren azaltzen digu Gotzon Garate idazle eta irakasleak.

Post osoa irakurri »

Posted in uncategorized | Leave a Comment »