ETGZ I

Aldizkari interesgarri batzuk.

Posted by xabier on Iraila 26, 2007

Ikastaro hauetan zehar zenbait euskal aldizkariren artikuluak irakurri eta aztertu ditugu eskolan, bai edukiagatik eta bai euskara aldetik eredu ona eskaintzeagatik, hala nola Jakin, Argia, Berria, Nabarra, Uztaro, bai eta Sustatu.com interneteko albistegi idatzia eta Erabili.com guneko albistegi bilduma. Horiek bezain entzunak ez diren beste biren irakurgaiak ekarri ditugu azken aldion eskolara: Administrazioa Euskaraz eta Gaztezulo (bakoitza tankera batekoa, hori bai):

adminisrazioa euskaraz aldizkaria HAEE-IVAPek argitaratzen du Administrazioa Euskaraz; gaur eguneko gaiak eta elkarrizketak ekartzen ditu zenbaki bakoitzak, bai eta administrazio arloko idazkera eta oro har euskara idatzia hobetzeko lagungarri diren argibide eta ariketak. Goiko estekara joanik jaitsi ditzakezue aldizkari honen zenbakiak internetetik, edo harpidetza egin dohainik etxean jasotzeko.

Gaztezulo aldizkariak gazteen ikuspegitik aukeratutako berri eta gaiak gaztezulo irudia jorratzen ditu, sarri orijinaltasun handikoak. Hau ere bere webgunean irakur dezakezue, edo etxean jaso harpidetza eginik.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: