ETGZ I

Hiru artikulu.

Posted by xabier on maiatza 16, 2007

Euskara idatziaren eredu ona eskaintzeagatik eta gaiaren interesagatik eskolara ekarri ditugun azken hiru artikuluak dira ondokoak: Gotzon Garateren Euskararen Egoera Aztertzen artikulua (GARAn argitaratua, baina erabili.com Azpeitiko Euskara Patronatuaren gunean aurkituko duzue errazen, Gotzon Garaterek euskararen gainean idatzitako beste artikulu interesgarri batzuetarako loturekin batera). Artikulu honetan euskara hedatzea zailtzen duten gaitzak beraren iritziz zeintzuk diren azaltzen digu Gotzon Garate idazle eta irakasleak.

Sustatu.com online albistegan aurkitu dugu hizkuntza gutxitu batek gizartean hedatzeko zer zailtasun dituen erakusten duen beste artikulu bat: No Béarla: esperimentu soziolinguistikoa Irlandako telebistan. Laburra da berez artikulua, gehien bat ikusentzunezko batera bideratzen gaituelako: Irlandako kazetari batek Irlandan zehar irlandar gaeliko hutsez hitz eginez -ekimen eroa- egin zuen bidaiako zenbait pasarte erakusten dituen bideo sorta.

Azkenik, Berria-tik ateratako artikulu bat: Aberatsa bai, baina ez edozein preziotan, Norvegiak itsaspeko gas eta petrolio ustiaketari esker eskuratzen dituen dirutzak non inbertitu hautatzeko erabiltzen dituen irizpideez eta zenbait multinazionaletan jarrera horrek eragiten duten haserreaz (estekaren bitartez artikulua bera eskaneaturik jaitsiko zaizue, Berria-ren hemerotekan ez daude-eta Egitura ataleko artikuluak).

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: